2008/06/10

Badaukagu Karabana berria

Azkenik!! Negu osoa pasatu ta gero, pentsatu eta gero, beldurra joan eta gero, sustoa eta gero, ilusio berriekin, kilometro pilo bat egiteko prest, leku desberdinak ikusteko gogoekin, ... heldu zen eguna, ta badaukagu gure karabana berria.

Estreinatzeko joan ginen Madrilera, Warner Parkera. Tipi tapa, Aranjuezeraino, hango kanpinean egon ginen 4 egunetan, ta hiria egun batean eta parkea beste bi egunetan bisitatu genituen.

Hurrengo asteburuan Iparraldera joango gara , ta laster oporrak!! Frantziarako bidea hartuko dugu. Suizaraino joan nahi genuen, baina beste urte batean izango da: dagoen krisialdiarekin, hipoteka eta prezioen igoerarekin holako bidai garestiak alde batean utziko ditugu momentuz, kar kar kar.

Momentuz, eskegita utziko ditut argazki batzuk:

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Oso itxura ona dauka. Ia noiz ikusten dugun errealitatean... jejeje. Ondo pasa astea.

Olatz

Anónimo dijo...

Noiz berrituko duzu hau? jejeje

Olatz

aurresku dijo...

Arrazoia daukazu. Oso alferra naiz, baina indarberriturik itzuliko naiz!! Badauzkat ideia batzuk argitaratzeko, o sea ke ia ipintzen naizen...