Badira hamalau urte gutxi gora behera dantza munduan sartu nintzela. Txistua jotzen 13 urtekin hasi nintzan, orain dela 21 (uffff...) Dantza taldea gero eta txikiagoa da, baina hortxe jarraitzen dugu batzuk, eta gaur egun gehien egiten duguna aurreskua da. Badakizue, ezkontzatan, batez ere. Horra goaz Iker eta biok, eta egiten dugu gure saioa. Ikerrek hanka zelan altzatzen duen
ikustean, jendea harrituta geratzen da normalean. Ta ni beti saiatzen naiz en segundo plano egoten. Aurreskuan dantzaria da protagonista, nire ustez. Musika laguntzailea izan behar du, ta horixe egiten dut nik. Bera laguntzen dut, eta lortzen duguna zera da, dantza eta musika bat izatea.
Interneten hasi nintzenean, berehala konturatu nintzen leku guztietan egin behar genuela gauza bera: Registro - Usuario - Contraseña. Hasieran zoratzekoa zen, web bakoitzean usuario desberdina. Baina egun batean "aurresku" izena erabiltzen hasi nintzen, eta hortik aurrean gero eta gehiago, ta gaur egun barneratu dut izen hori, eta "lo siento como algo propio", kar kar.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada