2008/01/21

Euskadiko selekzioa vs. Euskal Herriko selekzioa


Joanden gabonetan ohiko euskal selekzioko partidua jolastu zen. Negu honetakoa Catalunyaren aurka izan zen. Emaitza ez dut gogoratzen. Baina partidu horretako berririk nabarmena izan zen selekzioaren izen aldaketa. Lehengo Euskadiko Selekzioa, Euskal Herriko Selekzio bihurtu zen. Politikari batzuei oso txarto iruditu zitzaien. Niri, egia esanez, berdin zait. Gaurko egoera ikusita, partida hori diru bilketa bat baino ez da. Beti burua berotzen digute: ofizialtasuna, ia noiz ikus dezakegun gure selekzioa benetako partida batean, e.a.

Baina, joanden larunbatean Gorlizeko Turismo Bulegora joan nintzen egutegi baten bila, eta hartu nituen Euskadiri buruzko bi katalogo. Eta Eusko Jaurlaritzatik zera esaten ziguten: "Euskadi es un pais que ... ", "los vascos por aquí" eta "los vascos por allá". Eta Euskadi esatean, esan nahi zuten Euskal Autonomia Erkidegoa. Beraiek Euskadi esatean Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabari buruz mintzatzen ari dira. Eta kirol arloan, orduan, zergatik etorri behar dira Nafarroako edo Iparraldeko jokalariak Euskadiko selekzioan jolastera? Euskadi zazpiak bagara, orduan E.A.E. deitu behar diogu Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa osatutako multzoari, eta E.A.E. esan beharrean, Euskadi esaten badugu, politago geratzen delako, orduan beste izen bat erabili behar dugu zazpi probintziaren gainean berba egitean, hau da, Euskal Herria.